Seleccionar página

NERABEZAROA

Pentsatu al duzue inoiz zenbat taldeetako parte hartzaile garen? Zenbat (aukeratu ez ditugun) taldetan gauden? 

Familia: hori da lehenengoa. Hor jaiotzen gara, guraso, aiton-amon, osaba-izeba, lehengusu lehengusin… hainbat figuraren artean bat gehiago gara. Eskolan, bigarren eszenatoki honetan beste talde baten barruan sartzen gara. Gela. Eta gelaren barruan azpi taldeak… Eta horrela konbinazio pila bat aurkitu ditzakegu. Eskola ondorengo fasean ere, ikasketetako eremu desberdinetan (unibertsitate graduak, lanbide heziketa, heziketa zikloak…) hor ere taldeak berriro. Kuadrila… hain presente dauden kuadrilak! Batzuentzat “bedeinkatuak” eta beste batzuentzat “madarikatuak”. Eta gero berriro ere, zikloa izteko, askotan guk aukeratutako familia dator: bikotea, haurrak, haurrik ez… dena delakoa, baina familila nuklearretik irten eta gure sortzen dugu. Zikloa berriro hasteko.

Gizakia gizaki de momentutik loturak bilatzeko berezko joera izan du, taldeko kide izateak berebiziko garrantzia du gure bizitzetan, komunitatean bizi gara eta horrela ulertzen dugu gure nortasuna eta ongizatea. Talde mota edozein dela ere, taldeko kide izateak konexio-sentsazioa, babes emozionala eta nortasun partekatuaren zentzua ematen ditu. Taldeko kide izatea hain garrantzitsua izatearen arrazoietako bat gure izaera sozialean datza. Gizaki gisa, izaki sozialak gara berez, elkarrekintzan aritzeko eta besteekin harremanetan jartzeko beharra dugu, baita harremanak sortzeko eta gu geu baino handiago den zerbaiten parte sentitzeko beharra ere. Lotura sozial horiek pertenentzia-sentsazioa ematen digute, eta esperientziak, ezagutzak eta emozioak partekatzeko aukera ematen digute.

Beti gaude inguratuta eta dinamismoz beteriko errealitate batean bizi gara. Taldeek gu elikatzen gaituzte eta guk taldeak elikatzen ditugu. Horregatik, gure eremu naturala taldean egotea bada (nahiz eta askotan bakarrik eta pakean egotea desiatu), zergatik ez dugu terapia ere taldean egiten? Ez dakit zuek, baina nik talde terapia lehenengo aldiz entzun nuenean pentsamendu kontrajarriak izan nituen, alde batetik “ze ondo!” ta beste alde batetik “zelako lotsa… ez nuke horrelakorik egingo”. Eta egia esan, honetan aritu ostean, teoriatik praktikara pasatu eta gero terapia modalitate honen onurak besterik ezin ditut aipatu. Sesio indibidualetan ikusten ez diren gauza asko ikusten dituzu, zure burua beste modu batera ulertu eta zaindu dezakezu espazio honetan.

Taldeko kide izateak ere berebiziko garrantzia du gure nortasunaren eraketan. Garapeneko momentu garrantzitsuenetariko bat nortasunaren eraketari dagokionez nerabezaroa da. Etapa honetan mundu berri bateko (helduen mundua) egoera askori egin behar izaten zaio aurre, nahiz eta ez izan horrentzako erraminta egokirik. Nerabeak dira ia definizioz, taldeen barruan gehien mugitzen diren pertsonak. Familiatik/gurasoengandik bereizteko beharra berdinekin egotearekin asetzen dute, hainbat gizarte-taldetan sartzen dira, beraien nortasuna bilatu, zehaztu eta osatzeko asmoz.

Etapa honetan independente, autonomo izateko beharra hazten da, baina aldi berean, ez dute horretarako tresnarik izaten. Hauskortasun emozional handiko momentuak izaten dira, krisi oso sakonak bizitzen dituzte, nahiz eta ez izan beti honen kontziente. Bakardade askoko sentsazioak ere bizi izaten dira, haserreak eta ulertezintasun-sentsazioak izaten dira eguneroko ogia.

Talde bateko kide garenean, geure buruari buruz dugun pertzepzioa moldatzen duten rol, arau eta balio jakin batzuk hartzen ditugu. Taldeko gainerako kideekin identifikatzen gara, eta talde horren barruan gaudenek onartzen eta baloratzen gaituztela sentitzen dugu. Taldeko kide izateak kide izatearen zentzua ematen digu, eta geure buruaren irudi bat eraikitzen laguntzen digu, besteekiko harremanean. Horregatik da hain garrantzitsua krisi momentu batean (nerabezaroan) talde terapeutiko baten parte hartu ahal izatea. Taldeko kide izateak eragina du gure ongizate emozionalean eta mentalean. Taldean bizi ahal izateak hasarre momentu hauek, larritasunez, angustiaz edo zalantzaz beterik bizi dituzten erabaki eta momentuak talde gidatu baten barruan landu ahal izateak onuragarria da. Talde terapeutikoak familiaren eta autonomiaren arteko bitartekari lana egiten du. Jatorrizko familiaren nortasuna eta bere nortasuna finkatzeko bide horretan sostengu bat izan ohi da. Egoera edo bizi-une horretan guztian, talde «osasuntsuetan» parte hartu ahal izateak ekarpen handia egiten die nerabeei.

Noticias relacionadas

NERABEZAROA

Denok pasa gara nerabezarotik, edo pasako den norbait daukagu alboan. Gaur egungo gizartean, nerabezaroak kritika eta estereotipo negatiboak jasaten ditu askotan, eta horrek bizi-etapa horren ikuspegi desitxuratua dakar. Nerabeei helduei eragiten dieten arazo sozial...

ESTIGMATIZAZIO BIKOITZA

Drogen kontsumoa fenomeno konplexua da, eta genero, adin eta gizarte-klase guztietako pertsonei eragiten die. Hala ere, kontsumo-ereduak gertutik aztertzean, alde nabarmenak daude genero ikuspegitik begiratuz. Desberdintasun horiek ez dira soilik kontsumitutako...